XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LOLA.- Nik berriz denda erdia eramango nuke.
Depresioa astintzen lagunduko lidake.
Oso gaizki pasa dut azken egunotan.
TEO.- Bidaia bat egiten ari zinela uste nuen.
LOLA.- Hobeto pentsatu eta atzera egin nuen.
TEO.- Eta belga?
LOLA.- Ustela irten dit.
Gauza batzutan asmatu zenuela uste dut.
TEO.- Gainera salto egin dizu!
Putaku...!
LOLA.- Bai. baina garaiz apartatu nintzen eta jausi eta eskumuturra hausi zuen.
TEO.- Gizajoa!
Ezingo du eski txapelketatan parte hartu.
LOLA.- Hemendik aurrera kasu gehiago egingo dizut.
Zin egiten dizut.
(
Ai, ai, ai! Ohea egin gabe oraindik
(
TEO.- Uztazu, Lola.
LOLA.- (
Erokeria bat egiteko zorian egon naiz.
Asko pentsatu dut zutaz eta elkarrekin emandako egunetaz
(
Asko gorrotatu nauzu, ezta?
TEO.- Ezin nuen.
Nahiz eta saiatu.
LOLA.- Pasa da dena.
(
Hemendik aurrera zutaz besterik ez naiz arduratuko.
Ba al dakizu zer zen gehien faltan botatzen nuena egun hauetan?
Ezetz asmatu !